XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduko nazioetan ez da bat joku mota ontan Euskalerriarekin alderatzekorik.

Larruzko tresna au nun eta noiz jaio zanik ere ez gentzake esan zeatzki; zumitzezko txisteraren guraso dala bai esan genezake.

Ala ere baditugu eskuzorroaren antziñatea adierazten diguten zenbait aitapen.

Pelota Jokuaren Kondaira Zientzia ta Araudia deritzan Luis Bonbin-en idazlanean irakurtzen dugunez, Los Aldudes-en, 1793-an, Perkain-ek eta Azantza-k eunda larogeita bost gramoko ta berreunda amabost gramoko pelotak erabilli omen zituzten, pelota partidu batean, eta, goante batzuek beatzetan tajutuak oso gogorrak, beatz muturrak osta osta estaltzen zizkiela, emezortzi edo ogei bat zentimetro luzekoak.

G. Humboldt-ek, 1801-an Euskalerriaren ikusmiran zebillela, gure jaialdietako bat adieraztekoan itz auek dakartzi: Asieran gazte guziak dabiltza pelotan.

Eskuz botatzen dute pelota, larruzko eskuzorro sendo bat erabiliaz edo goitik zabalagoa dan egur baten bidez.

Leen ere aitatu dugun Iztueta-k iñor gutxik bezela ezagutzen zuan noski bere erria, pelota jokua beeraka ote dijoan susmoa artu duala ta bere kezka agertzen digunean, larruzko goantea aitatzen du.

Egia esan ez dio tresna oni goratzarre aundirik egiten: